Negro eta Isasa bakarlarien kontzertuak, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko api. 26a, 14:47

Negro bakarlaria. (Argazkia: notodo.com)

Negro eta Isasa bakarlariek kontzertuak eskainiko dituzte gaur, ostirala, Matadeixen. 22:30ean hasiko dira emanaldiak.

22:30etik aurrera, Bebarruko Jardunetako kontzertuak eskainiko dituzte Matadeixen Isasak eta Negrok. Isasak 'Insilio' azken lana aurkeztuko du, eta Negrok 2018an ateratako 'Clase Media'.

Conrado Isasa 90. Hamarkadako ‘Room with a view’ post-hardcore taldeko gitarrista izan zen. Urte batzuk eszena musikaletik kanpo pasa eta gero, gitarra akustikoan oinarriturik dagoen proiektu berri bati ekin zion. American Primitive estiloan sailkatzen du bere burua. Geoff Farina, Glenn Jones, Jack Rose, Negro eta John Fahey bezalako bakarlarien eragina jaso du fase horretan. ‘Insilio’ azken lana aurkeztuko du Matadeixen.

Negro bakarlariaren atzean Fernando Junquera dago. Zaragozan (Espainia) jaioa, egun Valentzian (Espainia) bizi da. Underground elementu garrantzitsuena bilakatu da bertan. ‘Balanao’, ‘Salchica’, ‘Estrategia lo Capto’ eta ‘Gran Bola de Nieve’ taldeetatik pasa ondoren, bakarkako ibilbidea egitea erabaki zuen. 2007an, lehen biniloa kaleratu zuen. Ondoren, bere anaiarekin ‘Orquesta de Caballo Ganador’ izeneko proiektu inprobisatua sortu zuen ‘Za’ talde kataluniarrarekin batera. 2013an, La Castanya diskoetxearekin sinatu zuen eta ‘Formación del Espíritu Nacional’ albuma atera zuen, Pablo Beirók (Betunizer) grabatuta. 2018an ateratako ‘Clase Media’ azken bakarkako lana aurkeztuko du Matadeixen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide