Apirilak 26, ostirala
-19:00etan, txupinazioa
- 22:00etan, Mus txapelketa Floreaga tabernan. Izen ematea 20 euro izango da bikoteko.
Sariak:
1.Txapelak eta 150 euro.
2. Garaikurrak eta 100 euro.
3. Bi txanpain botila eta 80 euro.
4. Bi txanpain botila eta 60 euro.
-22:00etan, txosna irekiko dute eta 80. eta 90. hamarkada omenduko dute. Gazte gaua antolatu dute Kanuto disko jartzailearekin.
Apirilak 27, zapatua:
- 11:30ean, bolo txapelketa hamabost urtetik beherakoentzat.
- 12:30ean, bolo txapelketa, helduentzat.
- 17:00etan, eskoba txapelketa Floreaga tabernan. Izen ematea 15 euro bikoteko.
Sariak:
1. Garaikurra eta bildutakoaren %40a.
2. Garaikurra eta bildutakoaren %30a.
3. Bi txanpain botila eta bildutakoaren %20a.
4. Bi txanpain botila eta bildutakoaren %10a.
- 21:00etan, afaria eta erromeria Izer eta Alabierrekin, Floreagako tabernan. Arkume jana egongo da, 25 euroan. Izena emateko deitu 943 083 854 telefono zenbakira.
- 22:00etan, gazte gaua txosnan.
Apirilak 28, igandea:
- 09:30etan, auzoan hildakoen aldeko meza Floreagako kapilan.
- 11:00etan, VI. Patata Tortilla Lehiaketa.
- 12:00etan, trikipoteoa.
- 15:00etan, puzgarriak. Ondoren, apar festa.
- 18:00etan, buruhandiak
Apirilak 30, asteartea:
- 21:00etan, bertso afaria Floreagako tabernan 25 euroan. Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze. Lutxurdio eta Olarte trikitilariek girotuko dute saioa.
- 22:00ean, Gazte gaua txosnan.
Maiatzak 1, asteazkena:
- 11:00etan, Gurutzetxoko XXXVII. Krossa. Izen ematea 09:30etik 10:45era Floreagako tabernan.
Irteeren ordena:
1. 2014 urtean jaiotako umeak.
2. 2011/12/13 urteetan jaiotako gaztetxoak.
3. 2009/10 urteetan jaiotako benjaminaurrekoak.
4. 2007/08 urteetan jaiotako benjaminak.
5. 2005/2006 urteetan jaiotako haurrak.
6. Amak eta amamak.
- 14:00etan, bazkaria Floreagako tabernan (943 083 854), paella eta oilaskoa. Laja eta Alabier trikitilariek girotuko dute bazkaria.
- 17:00etan, Zelailuzeko zezenak eta pottokak.
- 18:00etan, buruhandiak Floreagako kaleetan zehar.
- 20:00etan, festen amaierako txupinazoa.