Isidro Erretegiak eta Urtiak idi dema apustua jokatuko dute maiatzaren 5ean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 26a, 08:41

Isidro Erretegiak eta Urtiak idi dema apustua jokatuko dute maiatzaren 5ean, Azkoitiko Gurea probalekuan. Plaza gehien egin dituen idi parearen jabeak 3.000 euro irabaziko ditu.

Arzadunek eta Sarasuak hainbat baldintza zehaztu dituzte idi dema apusturako. Alde batetik, 1.650 kiloko Ipintza harriarekin jokatuko dute dema; maiatzaren 5ean, igandean, 17:00etan hasiko da hitzordua. Idi pareak egunean bertan pisatuko dituzte 09:00etan. Idi pareak 1.100 kilo baino gehiago pisatzen baditu, kiloko kilo eta erdiko gainzama eraman beharko du.

Itzaien lana ere zehaztu dute. Isidro Erretegiak Aitor Olarrea eta Asier Alegria izango ditu itzain lanetan. Urtiak, aldiz, Ander eta Jakoba Tubilla. Probaren iraupena 30 minutukoa izango da, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide