Howdy eta Abion taldeen kontzertuak, Latz tabernan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 25a, 13:15

Datorren asteartean, apirilak 30, Howdy eta Abion taldeen kontzertuak izango dira Latz tabernan.

Apirilaren 30ean Howdy eta Abion taldeek kontzertu bana eskainiko dute Latz tabernan. 23:00etatik aurrera, Howdy talde donostiarra da —Sorotan Bele ohia—, eta bluesgrass country musika da nagusi euren musika doinuetan. Bost laguneko taldea da Howdy, kontrabaxuak, banjoak, gitarra akustikoak, trikitiak eta dobroak osatutakoa. Egunotan euren lehen diska grabatzen ari dira. Bigarren kontzertua, berriz, Abion musikari azkoitiarrek osatutako taldearena izango da. Pako eta Juan Andres Unanue anaiek eta Jose Mari Unanuek osatzen dute Abion taldea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide