'Chasing Trane: The John Coltrane Documentary' dokumentala ikusgai Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko api. 24a, 14:10

Gaur, apirilak 24, 'Chasing Trane: The John Coltrane Documentary' dokumentala eskainiko dute Matadeixen, 21:30ean.

21:30ean hasita, John Coltrane musikariaren talka eta boterea erakusten dituen dokumentala eskainiko dute Matadeixen. Halaber, bere bizitza eta bere doinu iraultzeak moldatu zituen grinak, esperientziak eta indarrak ikertzen ditu dokumentalak. Bebarruko Jardunetako Melomaniak zinema zikloaren hirugarren emanaldia izango da gaurkoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide