Amaia Elias: «Sekulako indarra ematen du dena garbi edukitzeak»

Maxixatzen.eus 2019ko api. 23a, 16:48

Amaia Elias, diseinatzailea.

Marie Kondo ezagutu baino lehen desordenatua zen Amaia Elias (Azkoitia, Gipuzkoa, 1990). Barrualdeen diseinatzailea da: gauza bakoitzak etxean bere leku propioa izatearen garrantzia nabarmendu du, horrela, balioa ematen zaielakoan. Irakurri BERRIA egunkariak egindako elkarrizketa:

Jaso duzu bedeinkapena?

Bedeinkapena, batez ere: harekin erretratua ateratzean, bazirudien aita santuarekin nengoela; eskuak aurrean jarri behar ziren, ezin zenuen ez dakit zer egin...

Haren aholkulari titulua daukazu?

Praktikak egin behar ditut, eta doan eskainiko ditut; hori bai, animatzen denak hasi eta buka egin behar du.

Nondik hasi behar da Konmari metodoa aplikatzen?

Hurrenkera bat dago: arropa, liburuak, paperak, komono —beste taldeetan sartzen ez den guztia—, eta, azkenik, balio sentimentala duten gauzak. Oso garrantzitsua da horrela egitea: aukeratzeko gaitasuna hobetzen zoaz bakoitzean.

Etxe arrunt batean, gauzen ehuneko zenbat dago sobran?

Esaten dute %20 edo %30 bakarrik erabiltzen dugula, baina niri iruditzen zait gehiago dela. Dena den, egia da ez garela kontziente zer daukagun etxean.

Zer kosta zitzaizun gehien botatzea?

Etxe aldaketa asko egin ditut, eta, horregatik, ez dauzkat hainbeste gauza, eta hori inportantea da. Zailena ez dakit, baina badakit zer izan zen botatzen errazena: amaren etxeko trasteak. Zilbor hestea moztea bezala izan zen [barreak].

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen BERRIAn.

Bestalde, EITBko Gaztea Box saioan elkarrizketatu dute azkoitiarra. Entzun audioa loturan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide