Egitarau oparoarekin datoz Floreagako festak

Maxixatzen.eus 2019ko apirilaren 20a

Datorren ostiralean, txupinazoarekin ekingo diete festei Floreagako auzotarrek, eta bost egunez ez da ekintzarik faltako auzoa girotzeko. Ikusi aurtengo festetarako prestatu duten egitaraua egunez egun:

Apirilak 26, ostirala

-19:00etan, txupinazioa

- 22:00etan, Mus txapelketa Floreaga tabernan. Izen ematea 20 euro izango da bikoteko. 

Sariak:

1.Txapelak eta 150 euro.

2. Garaikurrak eta 100 euro.

3. Bi txanpain botila eta 80 euro.

4. Bi txanpain botila eta 60 euro.

-22:00etan, txosna irekiko dute eta 80. eta 90. hamarkada omenduko dute. Gazte gaua antolatu dute Kanuto disko jartzailearekin.

 

Apirilak 27, zapatua:

- 11:30ean, bolo txapelketa hamabost urtetik beherakoentzat.

- 12:30ean, bolo txapelketa, helduentzat.

- 17:00etan, eskoba txapelketa Floreaga tabernan. Izen ematea 15 euro bikoteko. 

Sariak:

1. Garaikurra eta bildutakoaren %40a.

2. Garaikurra eta bildutakoaren %30a.

3. Bi txanpain botila eta bildutakoaren %20a.

4. Bi txanpain botila eta bildutakoaren %10a.

- 21:00etan, afaria eta erromeria Izer eta Alabierrekin, Floreagako tabernan. Arkume jana egongo da, 25 euroan. Izena emateko deitu 943 083 854 telefono zenbakira.

- 22:00etan, gazte gaua txosnan.

 

Apirilak 28, igandea:

- 09:30etan, auzoan hildakoen aldeko meza Floreagako kapilan.

- 11:00etan, VI. Patata Tortilla Lehiaketa.

- 12:00etan, trikipoteoa.

- 15:00etan, puzgarriak. Ondoren, apar festa.

- 18:00etan, buruhandiak

 

Apirilak 30, asteartea:

- 21:00etan, bertso afaria Floreagako tabernan 25 euroan. Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze. Lutxurdio eta Olarte trikitilariek girotuko dute saioa.

- 22:00ean, Gazte gaua txosnan.

 

Maiatzak 1, asteazkena:

- 11:00etan, Gurutzetxoko XXXVII. Krossa. Izen ematea 09:30etik 10:45era Floreagako tabernan.

Irteeren ordena:

1. 2014 urtean jaiotako umeak.

2. 2011/12/13 urteetan jaiotako gaztetxoak.

3. 2009/10 urteetan jaiotako benjaminaurrekoak.

4. 2007/08 urteetan jaiotako benjaminak.

5. 2005/2006 urteetan jaiotako haurrak.

6. Amak eta amamak.

- 14:00etan, bazkaria Floreagako tabernan (943 083 854), paella eta oilaskoa. Laja eta Alabier trikitilariek girotuko dute bazkaria. 

- 17:00etan, Zelailuzeko zezenak eta pottokak.

- 18:00etan, buruhandiak Floreagako kaleetan zehar.

- 20:00etan, festen amaierako txupinazoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide