Jakinarazi dituzte tabernariek pintxo-poteko pintxoak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 18a, 14:02

Atraskua tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, apirilak 18:

Atraskua: txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Dean: patata tortilla, haragi-bolak eta txanpinoiak.

Etxe-Aitz: txistorra eta oilasko hegoak.

Latz: etxeko kroketa, arrain pastela eta gaztarekin eta urdaiazpiko egosiarekin egindako nahaskia.

Tta-kun: txorizo egosia eta urdaiazpiko gutiziak.

Zurt: hiru koloretako pastela eta kamaronesko tortillitak.

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide