Aste Santuetako parrokiako mezak zuzenean Euskal Telebistan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 17a, 08:56

Aste Santuetan Azkoitiko parrokiako mezak zuzenean eskainiko ditu Euskal Telebistak.

Ostegun eta Ostiral Santuko elizkizunak eta Pazko Igandeko meza grabatu eta eskainiko dituzte Euskal Telebistan eta eitb.eus webgunean. Hiru mezak zuzenean eskainiko dituzte.

Osteguna, apirilak 18
Jesusen afariaren ospakizuna, 19:00etan emango dute ETB1en.

Ostirala, apirilak 19
Jesusen nekaldiaren eta heriotzaren ospakizuna ETB4 katean emango dute, 17:00etan.

Igandea, apirilak 21
Pazko Igandeko meza, 11:00etan, ETB1en eskainiko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide