Gaueko autobus zerbitzua Aste Santuan, Azkoitia eta Zarautz artean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 16a, 14:00

Gaueko autobus zerbitzu berezia Aste Santuan. (Argazkia: La Gipuzcoana)

Aste Santuan gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek, apirilaren 18tik apirilaren 20ra.

Gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira Azkoititik Zarautzera, datorren ostegunetik zapatura bitartean. Azkoitiko Munibe autobus geltokitik 00:00etan, 02:00etan eta 04:00etan irtengo dira gaueko autobusak. Zarautzera 45 minutuko bidaiak aurreikusi ditu Lurraldebusek, Azpeitian, Zestoan eta Aizarnazabalen geldialdiak eginda.

Zarauztik Azkoitira itzultzeko, berriz, 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan izango dira gaueko autobus bereziak. Zarauztik Azkoitira ere 45 minutuko bidaiak aurreikusi ditu Lurraldebusek, Aizarnazabalen, Zestoan eta Azpeitian geldialdiak eginda.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide