Gorka Larrañaga: «Hemengo aire garbira ere egokitu beharra dago»

Maxixatzen.eus 2019ko api. 16a, 13:23

Hamahiru urte egin ditu Gorka Larrañaga artistak (1974, Azkoitia) Mexiko Hirian. Etxera itzuli berritan, hango bizipenak kontatu ditu Euskadi Irratian.

Hogei milioi biztanleko hiri batetik, hamaika milako jaioterrira, Azkoitira, bueltatu da Gorka Larrañaga. Mexiko Hiriak «markatu» egin du, arte sorkuntzarako zein pertsona moduan. Hamahiru urte pasatu eta gero, erabakia hartu du: etxera itzultzeko momentua iritsi zaio Gorka Larrañagari. Hango bizipenak kontatu ditu Euskadi Irratiko 'Hiri Gorrian' saioan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide