Arratsaldean erabat aldatu da eguraldia, eta haize bolada handiak eta zaparrada mardulak bota ditu. Hori dela eta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lur jausia izan da Azkoitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepide zatian, 18:30ak inguruan. Horrez gain, ur putzu handiak sortu ditu denboraleak, eta errepide zati bat itxi behar izan dute.