Dronen tailerra antolatu dute gaztetxoentzako

Maxixatzen.eus 2019ko api. 15a, 09:40

10 eta 15 urte arteko gaztetxoak dronen munduan murgildu eta pilotatzen ikasteko tailerra antolatu dute. Elkargunean eskainiko dute ikastaroa maiatzaren 10ean, 17:00etatik 20etara.

Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Gazte Zerbitzu Bulegoan, eta 3 euro ordaindu beharko da fidantza. Informazio gehiago eskuratzeko deitu 688 696 158 telefono zenbakira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide