Santa Klara eta bere historia ezagutu dituzte bisita gidatuan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 13a, 13:09

Bisitariak, Santa Klarako komentuan. (Argazkiak: Maxixatzen)

Juan Bautista Mendizabalen eskutik, Santa Klara eta bere historia ezagutzeko aukera izan dute dozenaka lagunek gaur eguerdian egin duten bisita gidatuan.

Juan Bautistak hainbat istorio kontatu ditu komentuko aldaretik eta 30 bat lagunek adi-adi jarraitu dituzte. Ondoren, klaustroa bisitatu dute, eta han ere hainbat kontu azaldu ditu Mendizabalek.

Santa Klara XVII. mendeko aldi mistikoan horrelako komentuek izan zuten hedapen handiaren irudikapen klasikoena da. Felipe II.aren kontseilari izan zen Francisco de Zuazolak bultzatuta, Juan de Valencia arkitektoak parte hartu zuen komentuaren diseinuan. Eraikina osorik kontserbatzen da, eta Loiolako Ibero maisuen klaustro eta erretaula gordetzen ditu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide