Su hartu du presio-eltze batek Plaza Berrin

Maxixatzen.eus 2019ko api. 13a, 13:30

Suhiltzaileak, Plaza Berrin. (Argazkia: Maxixatzen)

Presio-eltze batek su hartu du Plaza Berriko 73-75 bebarruko etxe batean, Etxe Aitz eta Tta-kun tabernen artean.

12:30ak aldera gertatu da ezbeharra Plaza Berriko 73-75 bebarruko etxebizitza batean. Presio-eltze batek edo presio altuko lapiko batek su hartu du. Bi suhiltzaile kamioi, Ertzaintza eta Udaltzaingoa ezbeharraren eremura hurbildu dira. Udaltzainek Maxixatzeni azaldutakoaren arabera, ez da inor zauritu eta egoera kontrolatzea lortu dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide