Gazte Geroak antolatuta, Xabier Madariaga kazetaria Azkoitian izan da. Mundu zabalean kazetari batek izan ditzakeen bizipenak azaldu ditu, goraino bete den Elkarguneko Oteiza aretoan.
Nafarroako Unibertsitatean ikasketak amaitu orduko, 22 urte besterik ez zituela, Jerusalemera joan zen berriemaile, israeldarren eta palestinarren arteko gatazka munduari kontatzera. Hango gorabaherak eta gatazka egoeretan lan egitea zer den kontatu du, besteak beste, Madariagak.
Hiru urte igaro zituen han Madrilera bueltatu aurretik. Parisen ere korrespontsal lanetan aritu zen Nicolas Sarkozyren garaian. Munduan gertatzen denaren lekuko izan da Madariaga gaztetatik. Egun, ETB1eko 'Ur handitan' saioa aurkezten du. Amaieran jendartearen galderak erantzun ditu aurkezleak.