Emakumezkoen defentsa pertsonaleko saioa, zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 10a, 18:06

Datorren zapatuan, apirilak 13, emakumezkoen autodefentsa ikastaroa eskainiko du Anaitasuna Kanku Karate Elkarteak bere egoitzan.

Emakumeei zuzendutako ahalduntze ikastaroen baitan, Anaitasuna Kanku Karate Elkarteak defentsa pertsonaleko saioa emango du datorren zapatuan, apirilak 13. 10:00etatik 12:00etara eskainiko dute saioa karate kirol elkartearen egoitzan —Inazio Iriarte Margolaria kalea—. Antolatzaileek gogorarazi dute, saioak irekiak eta doakoak direla.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide