Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka, ostegunean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 10a, 17:23

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka izango da bihar, apirilak 11, herriko plazan.

Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak utzi ahal izango dituzte bertan, baina azokan bertan dauden aleak erosteko aukera ere izango da. 09:30etik 13:30era egingo dute berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide