Alemana eta ingelesa praktikatzeko doako ekintzak Gaztanenean

Maxixatzen.eus 2019ko apirilaren 10a

Alemana eta ingelesa praktikatzeko ekintzak antolatu ditu Gaztanenea Hizkuntza Eskolak, aste honetarako.

Gaur, asteazkena, 'Das Leben der Anderen' filma eskainiko dute, 19:00etan. Emanaldia doakoa eta irekia izango da, eta Zollner Simon alemaniarrak gidatuko du saioa. Alemanaz gain, ingelesa praktikatzeko aukera ere izango da. Bihar, osteguna, pintxo-potea egingo dute ingelesez Olwen Christine jatorrizko hiztunak gidatuta. 19:30ean, Gaztaneneatik abiatuko dira kalera. Ekintza hori ere doakoa eta irekia da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide