Erramu Eguna ospatuko dute datorren igandean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 10a, 11:00

Felix Azurmendi erretorea, prozesioan. (Argazkia: Maxixatzen)

Datorren igandean, apirilak 14, Erramu Eguna ospatuko dute Azkoitiko kristauek. 11:00etan, plazan elkartuko dira. Halaber, izen ematea zabaldu dute igandeko eta Ostiral Santuko prozesioetan parte hartu nahi duten haurrentzat.

Erramu Eguna ospatzeko, igandean herriko plazan elkartuko dira Azkoitiko kristauak eskuetan eramango dituzten erramuak bedeinkatzeko. Igandean, 11:00etan dute hitzordua. Bedeinkapena egin ondoren, elizara joango dira denak prozesioan, han meza nagusia eskainiko baitu Felix Azurmendi Azkoitiko erretoreak.

Prozesioetarako izen ematea

Erramu Igandeko eta Ostiral Santuko prozesioetan parte hartzeko izen ematea ireki du Azkoitiko Parrokiak herriko neska-mutilentzat. Apostoluen, nazaretarren, aingeruen papera betetzeko zabaldu du izen ematea parrokiako taldeak. Izena emateko whatsapp mezua bidali beharko da 606 210 740 telefono zenbakira, eta prozesioan parte hartu nahi duen haurraren izen-abizenak zehaztuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide