Abesti ezagunak musika eskolako gitarra ikasleen entzunaldian

Maxixatzen.eus 2019ko api. 10a, 22:17

Gaur, apirilak 10, Bizkargi Musika Eskolako Yerko Ortiz irakaslearen ikasleek gitarra entzunaldia eskaini dute Elkarguneko Oteiza aretoan.

Hogei abesti jo dituzte musika eskolako hainbat ikaslek. Gitarra doinuez gain, saxofoi eta bateria doinuak ere entzun dira aretoan. Kanta bat baino gehiago, gainera, abestu ere egin dituzte. Elkarguneko Oteiza aretoa goraino bete da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide