Errigorako olioa eskatu zuten herritar guztiek, bihar, asteazkena, pasatu beharko dute olioa jasotzera Berdura Plazako Errigoraren lokaletik. Bertan banatuko dira kaxak, goizean, 11:30etik 13:00etara eta, arratsaldean, 18:00etatik 19:30etara. Ordainketa produktuak jasotzean egin beharko da.
Kontserbak maiatzaren 29an
Errigorako kontserben bila maiatzaren 29an pasatu beharko da leku beretik, ordu berean.