Huntza taldeak kontzertua emango du zapatu honetan, plazan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 9a, 09:23

Huntza taldeko kideak. (Argazkia: Huntza)

Huntza musika talde gaztearen kontzertua izango da zapatuan, apirilak 13, herriko plazan. 'Xilema' kaleratu berri duten diskoa aurkeztuko dute zuzenean, 23:00etatik aurrera. Um Blem Ble Azkoitiko tabernariek eta Azkoitiko Udalak elkarlanean antolatu dute kontzertua.

Sei gazte gipuzkoarrek osatutako taldea da Huntza. Trikiti, pandero, biolin, baxu, gitarra eta bateria hotsez lehertuko dute Azkoitiko plaza nagusia. 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako sei gaztek osatzen dute, eta beraien helburua da sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea.

Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude abestia plazaratuz. Kantan oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu zituzten. Harrezkero, Ertzetatik diskoa, Lumak erreprodukzio hedatua eta Xilema kaleratu dituzte gipuzkoarrek. Azken lan hori aurkeztuko dute zapatuan zuzenean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide