40 hezurtegi berri eraiki ditu Udala hilerrian «hilerriaren ahalmena handitze aldera», eta esleitzeko prozedura abiatu du. Hezurtegiaren erabilera eskaera egiteko epea zabalik dago eta maiatzaren 17ra arte luzatuko da; eskaerak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira. Hezurtegi bakoitzaren prezioa 624,22 eurokoa izango da 75 urterako, hezurtegiak erabiltzeko 75 urteko epea ezarri baitu Udalak.
Berriak aurretik zeuden beste 132 hezurtegiri gehitu zaizkie. Guztira ia 175 hezurtegi izango ditu aurrerantzean, beraz, Azkoitiko hilerriak. Hezurtegi berri bakoitzak lau pertsonen gorpuzkiak gordetzeko ahalmena du.