Xabier Madariaga kazetariaren hitzaldia ostegunean Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 8a, 10:33

Xabier Madariaga kazetariak (Bilbo, 1981) hitzaldia emango du ostegunean, apirilak 11, Elkargunean, 18:30ean.

Gazte Geroak antolatuta, Xabier Madariaga kazetarian Azkoitian izango da. Elkargunean 18:30ean hasiko da Madariagaren hitzaldia eta mundu zabalean kazetari batek izan ditzakeen bizipenak azalduko ditu.

Nafarroako Unibertsitatean ikasketak amaitu orduko, 22 urte besterik ez zituela, Jerusalemera joan zen berriemaile, israeldarren eta palestinarren arteko gatazka munduari kontatzera. Hiru urte igaro zituen han Madrilera bueltatu aurretik. Parisen ere korrespontsal lanetan aritu zen Nicolas Sarkozyren garaian. Munduan gertatzen denaren lekuko izan da Madariaga gaztetatik. Egun, ETB1eko 'Ur handitan' saioa aurkezten du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide