Maila ona Alai Batzako gaztetxoen Kantaldi Jaialdian

Maxixatzen.eus 2019ko api. 8a, 09:40

Joan den zapatuan Kantaldi Jaialdia eskaini zuen Alai Batza aisialdi taldeak Baztartxo Antzokian. Alai Batzako 120 lagunek parte hartu zuten jaialdian.

Emanaldiari hasi emateko, Alai Batzako abesbatzak On ecrit sur les murs abestu zuen. Mezu indartsu horrekin eman zitzaion hasiera aurtengo ekitaldiari.

Kantaldian, hamar kantu zuzenean eskaini ziren, eta kantaldiko sarituak hauek izan ziren:

1. Yaiza Diaz eta Marina Zubizarreta (Con las ganas)
2. Miren Bastida (Rolling in the deep)
3. Nery Indart (Perfect)

Jaialdian, berriz, maila altuko zortzi dantza saio izan ziren. Hauek izan ziren sarituak:

1. Fuego: DBH2ko 17 neska.
2. Lasai-lasai: LH4ko 7 neska.
3. Denok zu: LH5eko 22 neska.

Sarreretatik lortutako dirua Suriya proiektua babesteko erabili da. Salestarrek Sirian martxan duten proiektua da Suriya, eta asmoa da bertako haurrei eta gazteei laguntzea.

Ikusi jaialdiko argazki guztiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide