Guillermo Larregi 1885ean jaio zen Iruñean, Errotxapea auzoan. 15 urte zituela Amerikara joan zen, garai hartako beste euskaldun asko bezala. Apostu bategatik 3.400 km egin zituen oinez orga bati bultzaka. Hori bere lehen bidaia izan zen, gero gehiago etorri ziren, lau bidaiatan 22.000 km egitera iritsi zen. Euskal Herrian behar bada ez da oso ezaguna baina Amerikan sona handiko pertsonaia izan zen.
Euskaldunen irmotasuna omentzeko istorioa da hau; behar izanez gero, apustu batengatik, edo bizitzako edozein helbururen lehian, bizia ere uzteko jarrera. 1900ean, 15 urterekin, abiatu zen Gillermo Larregi iruinsemea Arrotxapeako auzotik Amerika aldera. 49 urte ondo beteak zituen Patagoniatik Buenos Aireseraino eskorga batekin baietz joan apustua egin zuenean; zer dira ba 3.400 kilometro euskaldun batek bere hitza jokoan ipini duenean! Bere lehen bidaia izan zen hura. Gero, beste hamalau urte emango zituen bere eskorga, eta aintza eta ospea lagun zituela. Iguazuko ur-jauzietan betirako datzan lekutik, Larregik gogorarazten digu euskaldunok, saiatuaren saiatuz, zernahi lortzeko gai garela. Libre bizitzea, esate baterako.