Ikusmina piztu du musika tresna historikoen kontzertuak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 7a, 14:08

Teklazko musika tresna historikoen kontzertua eskaini dute Esteban Elizondok eta Loreto Aramendik gaur, igandea, Intsausti Jauregian. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatu du kontzertua, eta pianoforte, klabezin eta klabikordio doinuak jo dituzte. Guztira hamar abesti eskaini dituzte, eta gela goraino bete da. 

2018ko abenduaren 15ean, 1788-1800 urteetan 'Broadwood' Ingalaterrako etxeak egindako pianofortea aurkeztu zuten Intsausti Jauregian, Italian 'Umberto Debiaggi' etxeak zaharberritu ondoren.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide