Entzuleen saria jaso du Trini Fox taldeak 28. Gaztea Maketa Lehiaketan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 6a, 12:19

Trini Fox entzuleen saria jasotzen. (Irudiak: Gaztea)

Gaztea irratiaren Maketa Lehiaketaren finala jokatu zen atzo, ostirala, Bilboko Kafe Antzokian, eta bertan parte hartu zuen Trini Fox taldeak. Entzuleen botoei esker, finalaren aurreko fasean, GazteBizHitza Saria eta 2.500 euro irabazi zituen Zurrunbiloa naiz kantarekin, eta atzoko finalean jaso zuten taldekideek sari hori. Epaimahaiaren saria, berriz, Sua taldeak irabazi zuen.

Trini Fox Azkoitiko eta Azpeitiko musikariez osatutako taldea da: Suharri Aranburu azkoitiarrak eta Iñaki Zubeldiak eta Gilen Aldalur azpeitiarrek osatzen dute. Punk Rock, stoner, hard rock eta rock alternatiboa jotzen dituzte.

Finalean guztira bost talde izan ziren: Sua, Jokin Trikitixa, Montauk eta S.T.R. Eta azkenean, Sua taldeak irabazi zituen epaimahaiaren saria, 5.000 euro eta Bilbao BBK Live jaialdian zuzenean aritzeko aukera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide