Herriko musika banda eta musika eskolako gazteen orkestra, Taldez Talderen azken emanaldian

Maxixatzen.eus 2019ko api. 5a, 10:00

Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez Talde egitasmoaren XX. edizioaren baitan, apirilaren 7an, igandea, hirugarren eta azken emanaldia izango da Kontzejupean. Bertan, musika eskolako gazteen orkestra eta herriko musika banda entzuteko aukera izango da.

Lehen zatian bakoitza bere programarekin ariko da eta bigarrenean elkarlanean arituko dira. Gorka Errezil eta Carlos Muñoz zuzendariek gidatuko dute saioa. Emanaldia 12:30ean hasiko da.

Hona hemen egitaraua:

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide