Jakinarazi dituzte pintxo-poteko pintxoak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 4a, 12:37

Zurt tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, apirilak 4:

Atraskua: txanpinoia eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: patata tortilla, gisatua eta solomoa tomatearekin.

Etxe-Aitz: udaberriko biribilkia eta errusiar entsalada urdaiazpiko egosiarekin.

Koxka: haragi bolak eta txanpinoiak.

Latz: pizza, urdaiazpiko egosiaren eta gaztaren tortilla eta arrain pastela.

Tta-kun: patata minak eta sanjakoboa.

Zurt: txorizo egosia eta oilasko hegalak.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide