Azken asteetan Juan Mari Mujika hizlariak izan duen lekukoa jasoko du gaur Enrique Samaniegok. Samaniego hizlariaren eskutik, magiak eta astrologiak medikuntzan duten papera aztertuko dute Elkargunean, 15:30etik aurrera. Samaniego espezialista da Angiologia eta Kirurgia baskularrean.