2018ko abenduaren 15ean, 1788-1800 urteetan 'Broadwood' Ingalaterrako etxeak egindako pianofortea aurkeztu zuten Intsausti Jauregian, Italian 'Umberto Debiaggi' etxeak zaharberritu ondoren. Lehen kontzertu bat antolatu du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak.«Mota berezikoa da, hiru teklarekiko musika-tresna historikoak izango baititu: pianofortea, klabezina eta klabikordioa.
Intsausti Jauregian 11:30ean hasiko da kontzertua datorren igandean Intsausti, eta sarrera doakoa izango da gela bete arte. Esteban Elizondo, Loreto Fernandez eta Loreto Aramendi izango dira kontzertuko interpreteak, eta hamaika abesti eskainiko dituzte ikus-entzuleen aurrean.