Lehen diskoa kaleratzear da Xabi Arrieta kide duen Ezpalak taldea

Maxixatzen.eus 2019ko api. 2a, 16:05

Xabi Arrieta bateria jotzaile azkoitiarra kide duen Ezpalak taldeak bere lehen bideoklipa aurkeztu du, eta aste honetan kaleratuko du lehen diskoa. 'Atarian' da bideo honetan entzun daitekeen abestia.

Lau talde desberdinetatik eratorrita, Eñaut Gaztañagak —Grises—, Unai Eizagirrek —Voltaia—, Juanjo Berasainek —Los Moths— eta Xabi Arrieta —Passepartout— azkoitiarrak Ezpalak laukotea osatu dute. Taldearen lehen diskoa labean da, gainera. Musika taldeak bere sare sozialetan jakinarazi duenaren arabera, aste honetan bertan argitaratuko dute euren lehen diskoa.

«90. hamarkadako Rock alternatiboko taldeekiko dugun pasioak eraman gaitu lau lagunok talde berri hau osatzera», irakur daiteke euren sare sozialetan. Fuzz soinuak eta riff indartsuak ahots melodikoekin nahastu dituzte, eta bederatzi abestiz osatutako diskoa kaleratuko dute aste honetan. laster kalean izango den bederatzi abestiko diskoan. Grabaketak Eñaut Gaztañagaren Zestoako Gaztain Estudioetan egin dituzte eta jakinarazi dute «taula gainera igo» eta abesti berriak jotzeko «amorratzen» daudela. Ezpalak taldearen 'Atarian' abestiaren bideoklipa, Amancay Gaztañagak egin du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide