Bilboko Kafe Antzokiak Maketa Lehiaketaren finala hartuko du ostiral honetan, apirilaren 5ean. 21:45etatik aurrera, bost finalistak igoko dira oholtza gainera eta maketa lehiaketara aurkeztutako abestiak eskainiko dituzte. Trini Fox, SUA, STR, Jokin Trikitixa eta Montauk dira finalera iritsitako taldeak. Julen Idigoras eta Ainhoa Urretabizkaia Gazteako esatariek aurkeztuko dute zuzenekoa. Sarrera doan da, eta ateak 21:30ean irekiko dituzte. Xabi Hoo, Leire Palacios eta Xabi Doncelek osatuko dute epaimahaia, eta bost talde horien artean erabakiko dute irabazlea nor izango den. Talde irabazleak Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukeraz gain, 5.000 euro eskuratuko ditu.
Finalera joateko autobusa
Finalean taldeari «babesa ematera» joateko autobusa antolatu du musika taldeak. Joan-etorria doan izango da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Azkoitiko Etxe-Aitz eta Zakela tabernetan eta Azpeitiko Orkatzen jarri dute izen emate zerrenda. Halere, Internet bidez ere eman ahalko da izena.
Entzuleen saria
Entzuleen Saria gazte azkoitiarrek eta azpeitiarrek osatzen duten Trini Fox taldeak irabazi zuen, bozketa-fasean boto gehien lortu baitzituzten. Zurrunbiloa naiz abestiarekin, entzuleen boto gehien eskuratu zituen Trini Fox taldeak, eta GazteBizHitza Sariak emandako 2.500 euro lortu zituzten Suharri Aranburu azkoitiarrak eta Iñaki Zubeldiak eta Gilen Aldalur azpeitiarrek. Punk Rock, stoner, hard rock eta rock alternatiboa lantzen ditu Trini Fox taldeak.