Hasi dira haur danborradako entseguak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 1a, 21:23

Umore Ona Elkarteak, Udalaren, herritarren eta ikastetxeen laguntzarekin antolatzen duen Umeen Danborradako lehen entsegua izan da gaur arratsaldean, Gurea pilotalekuan. Lehendabizi kantineren eta zuzendarien zozketa egin dute, eta ondoren hasi dute entsegua.

Entseguak astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara. Aurtengo danborrada apirilaren 27an, arratsaldez, izango da. Euria egingo balu, igandera atzeratuko litzateke ekitaldia.

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide