Pentsiodunen beste elkarretaratze bat, plazan

Maxixatzen.eus

Pentsiodunak, plazako eskaileretan.

Gaur ere herriko erretiratuak eta pentsiodunak plazan elkartu dira «pentsio duinak» eskatzeko. «Pentsio duinen alde» zioen karteltxoak eskuetan zituztela bildu dira ehun bat lagun plazan, pentsioak «duinak eta KPIaren araberakoak» izan behar dutela eskatzeko.

Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko arduradunek herriko gazteei egin die beste behin, astelehenetako elkarretaratzera batzeko. Datorren astelehenean ere plazan elkartuko dira, ordu berean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide