Azkoitiko herrian egin den lehen moto topaketa egin dute gaur, martxoak 31. Etxe Beltz eraikinaren parean elkartu dira motozaleak, eta 10:30ean atera dira ibilbidea egitera. 12:30ean itzuli dira eta poteoa eginda Laja Jatetxera joango dira bazkaltzera. 17:00etan agurtuko dute elkar motozaleek.