Kontzertuak gauean, Matadeixen eta Zurt tabernan

Maxixatzen.eus 2019ko martxoaren 30a

Azkoitian ez da kontzertuak entzuteko aukerarik faltako. Matadeixen eta Zurt tabernan kontzertuak izango baitira. Matadeixen Äppleträd eta Tooth taldeen kontzertuak izango dira 22:30etik aurrera, eta Zurt tabernan PPM eta Reincidentes taldeko abeslari eta liderra entzuteko aukera izango da, 23:00etatik aurrera.

Tooth post-hardcore talde gernikarra bere hamargarren urteurrena ospatzen ari da aurten, eta zapatuan Azkoitian egingo dute geldialdia, 22:30etik aurrera Matadeixen kontzertua eskaintzeko. Bizkaitarren ondoren, Äppleträd talde valentziarra ere Matadeixen izango da. Post-rocka, metala eta rock anbientala lehenesten dituzte euren abestietan.

Zurt tabernan, berriz, 'P.P.M. Cover Sessions' izenburupean, Javi PPM eta Fernando Madina Reincidentes taldeko abeslari eta liderra entzuteko aukera izango da, 23:00etatik aurrera. Kontzertua amaitzean 'Rock Gaua'  izango da tabernan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide