Hasi dira San Martingo espaloi zatia berritzen

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 29a, 10:40

Aste honetan hasi dira Ertzaintzaren eraikina inguratzen duen espaloiaren berritze lanetan.

Beidazar kaleko aldapatik hasi eta Nemesio Otaño kaleko eskailerataraino doan tartean konponduko da espaloia. Halaber, Zalduntxoen kaleko 4. zenbakiko aurrekaldeko espaloia ere konponduko da. Lanen iraupena bi hilabetekoa da aurreikuspenen arabera, eta jarduketak ur saneamenduko azpiegituren berritzea ere barne hartzen du, euri urak eta ur fekalak banatuz.

Halaber, argiteria sarea eta hainbat farola ere berrituko dira. 182.428,99 euroko aurrekontua dute lanek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide