Ene Kantak-en 'Satorjator' ikuskizunerako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 29a, 10:45

Apirilaren 13an, zapatua, 17:00etan, Baztartxo Antzokian izango den Ene Kantak-en Satorjator ikuskizuna ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin.

Ene Kantak Azkoitian izango da apirilaren 13an, zapatua, 'Satorjator' lana aurkezteko. 17:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak apirilaren 1etik 5era jarriko dituzte saltzen, 4 eurotan, Gazte Zerbitzuan. 16:30etik 20:00etara egongo da irekita bulegoa. Sarrerak ez dira zenbakituak izango.

Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu, eta zozketan parte hartzeko galdera hau asmatu behar zen: 'Zein bi irakaslek jarri zuten martxan Ene Kantak proiektua?'. Hau zen erantzun zuzena: Nerea Urbizu eta Urko Oskoz.

Asmatzaileon artean zozketa egin ondoren, hauek izan dira irabazleak:

Naroa Olalde eta Oihana Elduaien.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide