Euskal musika tresnak eta dantzariak Taldez-Talderen bigarren emanaldian

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 29a, 08:30

Trikitilariak, Kontzejupean iazko emanaldian. (Argazkiak: Bizkargi)

XX. Taldez Talderen bigarren emanaldia izango da datorren igandean, martxoak 31, Kontzejupean. Euskal musika tresnen doinuak eta dantzarien urratsak ikusteko aukera izango da, 12:30etik aurrera.

Joan den zapatuan Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek eman zioten hasiera XX. Taldez-taldeko edizioari. Datorren igandean, martxoak 31n, euskal musika tresna desberdinak eta dantzariak ikusteko aukera izango da Kontzejupean, 12:30ean. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako abeslariak, dantzariak, trikitilaria, pandero jotzaileak eta txistulariak igoko dira Kontzejupeko agertokira. Hona hemen datorren igandeko egitaraua:

Txistu taldea - Zazpi jauzi

Dantzariak - Agintariena, Gorulariak eta Txontxongilo

Trikitixa taldea - Ur gainean eta Gizaburuaga

Dantzariak - Agurra eta Makil txiki

Pandero taldea - Porrusalda

Dantzariak - Iturengo zortzikoa eta Imotzeko esku dantza

Trikitixa taldea - Berdea eta urdina

 

Hurrengo asteburuan azkena

Apirilaren 7an amaituko da aurtengo edizioa. Musika Eskolako Gazte Orkestra eta Herriko Musika Banda izango dira protagonistak. Azken emanaldia ere Kontzejupean izango da, 12:30ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide