Äppleträd eta Tooth taldeen kontzertuak izango dira zapatuan Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 28a, 09:26

Tooth talde gernikarra. (Argazkia: Tooth)

Datorren zapatuan, martxoak 30, Äppleträd eta Tooth taldeek kontzertu bana eskainiko dute Matadeixen, 22:30ean hasita.

Tooth talde gernikarra bere hamargarren urteurrena ospatzen ari da aurten, eta zapatuan Azkoitian egingo dute geldialdia, 22:30etik aurrera Matadeixen kontzertua eskaintzeko. Gernikan 2009. urtean sortutako post-hardcore taldea da Tooth. Ordutik, hainbat aldaketa izan du taldeak, baina egun Mirrik —baxua eta hotsa—, Arzak —bateria— eta Edortak —gitarra eta ahotsa— osatzen dute taldea. Euskal Herriko hainbat txoko bisitatu dituzte, hala nola gaztetxeak, tabernak eta antzokiak. Euren aurreko bi lana kaleratu zutenetik, Espainian zein Europan ere kontzertuak emateko aukera izan dute. 2018ko maiatzean kaleratu zuten  _amaierarik ez... azken lana, eta lana aurkezten dabiltza ordutik.

Äppleträd talde valentziarra ere Matadeixen izango da. Post-rocka, metala eta rock anbientala lehenesten dituzte euren abestietan. Manolo Millán — gitarra—, Santiago Montagud —gitarra—, Borja Boscák —baxua— eta Alex Manzak —bateria— osatzen dute taldea.

Äppleträd talde valentziarra. (Argazkia: Äppleträd)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide