Azkoitiko Floreaga auzoko Tekla guneko Babes Ofizialeko Etxebizitzen obrak ez aurrera eta ez atzera daude azken hilabeteotan. Lanak geldirik zergatik dauden jakiteko, Azkoitiko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Visesa erakunde publikoarekin harremanetan jarri da UROLA KOSTAKO HITZA, baina haiek ez dute zergatia argitu oraingoz. Visesak azaldu du egoera aztertzen ari direla, “alde guztientzat irtenbiderik egokiena” bilatzeko. Pare bat aste barru “informazio guztia” emango dutela ere esan du Visesak.
Horren aurrean, Floreagan eraikiko dituzten hamasei etxebizitzetako bat egokitu zaion pertsonarekin hitz egin du hedabide honek, eta hark azaldu du ez duela inolako informaziorik. “Udalak Visesarengana bideratzen gaitu, eta Visesak udalarengana, eta guk ez dakigu zer egin. Zer gertatzen ari den jakin nahi dugu”.