Gaur itxiko da Azkoitiko Opena tenis txapelketan izena emateko epea

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 28a, 16:21

(Argazkia: Txerloia Tenis Kluba)

Gaur, martxoak 28, amaituko da Azkoitiko Opena tenis txapelketan izena emateko epea. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, helduek zein gazteek eman dezakete izena.

Apirilean hasiko da Azkoitiko Opena tenis txapelketa, Txerloiako tenis pistetan jokatuko den Azkoitiko Opena. Banaka eta binaka jokatuko dute aurtengo txapelketa. Loturan txapelketaren arauak.

Helduentzat partidak jokatzeko epeak jarriko dira, eta bakoitzak nahi duen egun eta orduan 669 621 802 telefono zenbakira deituta pista erreserbatu beharko du. Gazteek, berriz, zapatu arratsaldetan jokatuko dituzte.

Jokatzeko ordutegia zapatuetan eta astegunetan 09:00etatik 22:00etara izango da eta igande eta jai egunetan 09:00etatik 14:00etara.

Txapelketan parte hartzeko deitu 669 621 802 (Ainhoa Peña) sakelako telefonora edo bidali mezua txtenis@gmail.com helbidera. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute (tenis eskolako ikasleek 10 euro) eta gazteek 5 euro.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide