'Holz und Blech' musika elektronikoaren festa, apirilaren 6an

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 27a, 15:32

Holz und Blech —Egurra eta Txapa— musika elektronikoaren jaialdia egingo dute apirilaren 6an, herriko kale eta tabernetan.

Hamahiru musikarik eta musika jartzailek parte hartuko dute Holz und Blech jaialdian. Apirilaren 6an, musika elektronikoak izango du protagonismoa herrian; Matadeixen eta Dean, Zakela eta Txalintxo tabernak izango dira jaialdiaren guneak. Matadeixen emango diote hasiera jaialdiari. 17:00etatik 22:00etara bitartean, Galiano eta Hamid arduratuko dira musikaz.

22:00etatik aurrera, berriz, Dean, Zakela eta Txalintxo tabernek hartuko dute Matadeixen lekukoa. Dean tabernan, Munizzio, Goiko eta Juantxi izango dira musika jartzaileak 22:00etatik 04:00etara arte. Zakela tabernan ere ordutegi bera izango du jaialdiak, eta Krakobia, Beba, Depression eta Panda arituko dira; Txalintxo tabernan, berriz, 22:00etatik 06:00etara luzatuko da jaialdia, eta Xugua, Elektropeña, Alexander Loop eta Anartz DJek jarriko dute musika.

 

Jaialdiaren kartela.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide