Bizenta Mogel elkartearen bigarren hitzaldia gaur, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 27a, 09:46

Bizenta Mogel elkarteak antolatutako hitzaldiek jarraipena izango dute gaur Elkargunean.

Jexux Mari Mujika Deustuko Unibertsitateko irakasleak Arrisku gizartea. Gaur arrazoizkoa dena eta ez dena hitzaldiaren bigarren zatia eskainiko du, 15:30ean hasita.

Hirugarren hitzaldia, apirilaren 3an izango da, eta medikuntzan magiak eta astrologiak duten papera izango du hizpide Enrique Samaniego angiologian eta kirurgia baskularreko espezialistak. Apirilaren 10ean, berriz, irteera antolatu dute Bilbora. Arte Ederren Museoa bisitatuko dute eta 14:00etan aterako da Bilborako autobusa Azkoitiko Eroski txikiaren paretik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide