Bihar, martxoak 27, alemanez solasaldia izango da “Alemanen izaera, gizarte ohiturak eta jerarkia, festak, gastronomia” izenburupean eta solasaldiaren ostean, partaideak kalera aterako dira hizkuntza praktikatzen jarraitzeko. 18:00etan izango da hitzordua Gaztanenea Formakuntza Zentroan.
Hilaren 28an, ostegunean, berriz, nahi dutenek parada dute pintxo-potea ingelesez egiteko, jatorrizko hiztun batek lagunduta. Parte hartu nahi dutenak Gaztanenean bilduko dira 19:30ean.
Ekimen biak irekiak eta doakoak dira.