Javier Zubizarreta alkateak eta Hezkuntza zinegotzi Marijose Arregik egin diete harrera, Udalaren zereginak eta sailak aurkeztuz: Udaletxean herritarrek aukeratutako udal ordezkariek eta teknikariek lan egiten dutela, Udal Osoaren Bilkura noiz egiten den, sail bakoitzaren ardurak zeintzuk diren eta abar azaldu diete. «Edonola ere —esan die alkateak— herri hau denon artean atera behar dugu aurrera. Gu horretarako aukeratu gaituzte baina denok dugu ardura. Azkoitiak 11.636 biztanle ditu. 11.636 piezako puzzlea da. Denok egin beharrekoa egiten badugu, puzzle dotorea osatuko dugu eta bestela, hutsunea geratuko da».