Hainbat kanta ezagun entzuteko aukera izan da Kontzejupean, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen eskutik

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 24a, 13:47

XX. Taldez Talderen baitan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen emanaldia izan da gaur, igandea, Kontzejupean.

Bizkargi abesbatzak bost abesti kantatu ditu euskaraz eta ingelesez, Maje Larrañagaren gidaritzapean. Iraurgik, berriz, lau kanta abestu ditu, Iñaki Maidaganen gidaritzapean, eta horiek ere euskaraz eta ingelesez abestu dute. Kontzertua bukatzeko, bi kanta elkarrekin abestu dituzte bi abesbatzek. 

Kontzejupea goraino bete da, eta herritarrek gustura entzun dituzte azkoitiarrek abestutako kanta ezagunak.

Ikusi kontzertua bideoan:

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide